Logotipo Clínica Dental Zainduz

HORTZEN HEZKUNTZA. ENDODONTZIA

Txantxarraren sakonerak nerbioa ukitzen duenean, nerbioa kendu behar da. Honi endodontzia deitzen diogu. Hau burutzen denean, sustraiaren inguruan dagoen inflamazioa desagertzen da, sendatzea ematen da eta hortza mantentzen da.

Endodontzia edo “conducto” tratamendua mindutako edo hildako hortzaren pulpa mugitzen deneko prozesua da. Honek odol hodiak eta nerbioak ditu, hortzaren barruan dago eta hortz sustraitik doa.

Pulpa hau infektatu daiteke txantxar sakon baten eraginez edo (gutxiagotan bada ere) mamiaren arazoen eraginez. Adi egon behar da hortz batek kolorea galtzen duenean edo hortz bat baino gehiagori eragiten dion mina dagoenean. Ez da itxaron behar minak oso gogorrak izan arte edari hotz edo beroak hartzen direnean. Etor zaitez Zainduz Hortz Klinikara eta hortza mantendu ahal izango duzu endodontzia tratamendu baten bitartez.

Endodoncia

JARRAIBIDEAK:

  • - Lehenik eta behin erradiografia egin behar da. Honekin eta “apice” lokalizadore batekin sustraiaren luzera neurtzen da eta bere anatomia aztertzen da. Txantxarrak hortzaren nerbioari eragin liezaioke, endodontzia unirradicular egin beharko delarik. Honek 45 minutuko iraupena dauka. Bi sustrairi eragiten badie, endodontzia molarra edo birradicular izango da eta 60-75 minutuko iraupena izan dezake.
  • - Gerora, conducto radicularraren prestaketa egin beharko da, anestesia eman eta gero. Dentistak zuloa egingo du hortzean eta kamara pulparra atzituko du. Limak eta tresna mekaniko birakarien bitartez garbiketa, desinfekzioa eta bideen moldaketa hasiko da.
  • - Zulatzerako gutapercha izeneko materiala erabiliko da. Hau, sustantzia elastiko eta gomosoa da eta kautxotik ateratzen da. Dentistak gutapercharen muturra bustiko du zemento likido berezi batekin eta zurruntasunez txertatuko du sustraiaren muturrera heldu arte. Horrela konpaktatu eta itxi egingo du.
  • - Hortik aurrera jo behar da kamara pulparrera heldu arte eta behin behineko zementuarekin beteko da. Gero, dentistak berreraikiko du hortza. Gaur egun, itxiera gutapercha beroaren bitartez egiten da, itxiera hobetzen duelako eta balizko bestelako bideetara heltzen delako.

Endodontziaren alternatiba hortza ateratzea da. Horregatik da hain garrantzitsua ahoa zaintzea eta dentistarengana modu erregularrean joatea, txantxarrak pulpari eragin ez diezaion. Hortza ateratzea atzeraezinezko urratsa da eta ahal den neurriak ekidin beharreko neurria.

NON GAUDEN
Txoriherri Etorbidea 9 Lonja - 48160 DERIO (Bizkaia)
Tlfno.: 94 454 01 01 - 657 79 54 45
Email: info@dentalzainduz.com
JARDUERA NAGUSIA
odontologia, odontopediatria, odontologia kontserbadorea, endodontzia, periodontzia, aho kirurgia ...