Larrialdiak izan ezik, lehenengo bisitan ez da tratamendurik burutzen, garbiketaren bat edo mantenu periodontal-en bat kenduta.
Beharrezkoak diren datu mediku eta odontologikoak jasoko dira, hortz-aho esplorazio sakona burutuko da eta beharrezkoak diren erregistro edota proba erradiologikoak egingo dira, dena kontsultaren zergatia ebaluatzeko asmoz.
Honekin, informazio orokorra eta uneko ahoaren egoera lortuko da diagnostikoa zein den informatu ahal izateko.
Batzuetan bestelako probak ere beharko dira:
Bigarren bisita batean eta diagnostiko probak eta analisiak baloratu eta gero, informatzen da, aurrekontua egiten da eta tratamendu medikua, odontologikoa, errehabilitatzailea edo ortodontzikoa planeatzen da.
Ezinbestekoa da diagnostiko ona, analisi ona eta informazio guzti horren transmititze egokia. Pazienteak, bere interesetarako behar diren datuak ezagutu behar ditu, tratamenduen aurreikuspen eta iraunkortasunaren ideia zuzena izateko.